Lotura afektiboak modu ezberdinetan ezartzen ditugu, guretako garrantzitsua den horren arabera.
Zer nahi dugun, zer sentitzen eta pentsatzen dugun argi esateak konfiantza eta segurtasuna ematen du mintzatzeko eta entzuteko, eta gure harremanetatik kanpo uzteko manipulazioa eta engainua. Orobat da funtsezkoa bestearengana zer sentitzen dugun adieraztea, topaketa eta/edo harreman horrekin norainoko konpromisoa dugun esatea, eta zer-nolako itxaropenak ditugun. Baita horri guztiari buruz ditugun zalantzak erakustea ere.
Litezkeen aukera guztiak dira zilegi eta baliozko begirunearen, onarpenaren eta zintzotasunaren balio etikoak aplikatuz gero.
Garrantzitsua da ez eramatea inor nahita ziurgabetasunera, anbiguotasunera edo nahasmendura. Segurtasuna eta konfiantza ematen eta zaintzen dizkiguten kodeak erabiltzea da kontua.