4. Plazer partekatua

4. Plazer partekatua

Plazer partekatuaren etika

Sexu- eta/edo maitasun-topaketetan, partaide guztien nahiak, sentimenduak eta beharrak hartu behar dira kontuan. 

Nork bere plazera eta ongizatea bilatu behar ditu, eta harremanak izateko aukeratu ditugun haiexen gozamena eta ongizatea ere bai.

Garrantzitsua da partaide guztiak gustura eta asebeterik egotea harremanarekin. Topaketetan ez gaude bakarrik, beste batekin edo batzuekin baizik, eta guztiok gara garrantzitsuak. Komunikazioa oso garrantzitsua da prozesu horretan. Elkar artatu eta zaintzean guztiok gara irabazle.

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua