Gizakion premiarik garrantzitsuenetako bat besteekin loturak izatea da.
Baliteke lotura horiek bereziki estuak izatea guretako hagitz esanguratsuak direnekin. Harreman afektibo-sexual batean, zaintzek harremanarekiko segurtasun emozionala areagotzen dute eta mesedegarriak dira elkarren arteko garapenerako.
Topaketa bat izateko, tartean dauden guztiek egon behar dute ados; topaketa bat bertan behera uzteko, aski da haietako batek hala erabakitzea. Pertsona orok erabaki dezake lotura bat haustea, egoki deritzonean eta egokitzat jotzen dituen arrazoiengatik.
Lotura desegitean, beharrezkoa da sentiberatasunez eta bestea zainduz jokatzea, egoera ahalik eta neke gutxienarekin konpon dadin. Orobat, erabakiaren arrazoiak ematea, bestearen tokian jartzea, bestearen sentimenduekiko enpatia agertzea, partekatu dugun guztiari balioa ematea eta harreman berrietan hoberena opatzea elkarri. Garrantzitsua da hartu-emana dugun pertsonen zaintzan oinarritzea lotura izateko eta lotura desegiteko eskubidea eta erantzukizuna.