Afektu sexualek mugitu egiten gaituzte

Afektu sexualek mugitu egiten gaituzte

Zer da maitasuna? Zer da sexua? Nola jakin maitemindua nagoen? Izan daiteke maitasunik gabeko sexurik? Sentitu daiteke sexurik gabeko maitasunik?

Ia denek egiten diogu uneren batean gure buruari afektu sexualen gaineko galderaren bat.

Nerabezaroan eta gaztaroan sentimendu berriak agertzen dira; adibidez, desira sexuala, erakarpena edo maitemina. Batzuetan, sentimendu horiek agertzearekin, zalantzak sortzen zaizkigu, eta kosta egiten zaigu horiek aitortzea eta adieraztea. Une askotan intentsitate handiz sentitzen ditugu; horregatik, horiei buruz mintzatzea, izena jartzea, eta ulertzea, lagungarri izanen zaigu sentimendu horiek modu positiboan bizitzeko.

Etapa horietan, aldaketa hormonal eta funtzionalez eta gorputz-irudiaren aldaketez gain, agertzen dira, edo finkatu, izatez sexualak diren afektuak edo emozioak: desira, erakarpena eta maitemina.

videos

Enekok gai hau berak nola bizitu duen kontatzen digu
23/05/2019

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua