Antisorgailuak

Antisorgailuak

Zertarako balio digute antisorgailuek?

Sexualitateak elkarrekin komunikatzea eta sentimenduak eta sentsazioak partekatzea ahalbidetzen digu. Gure erotika askotarikoa da, eta gure esku dago besteekin izan nahi ditugun sexu-praktikak aukeratzea. Plazerarekin eta komunikazioarekin batera, ugalketa da sexualitateak eskaintzen dizkigun aukeretako bat.

Aniztasun horren barruan dago baginako koitoa. Eta, praktika horren bidez, ernalketa gerta daiteke, baina ernalketa saihesteko moduak ere jar daitezke.

Une honetan haurdun geratu nahi ez badugu, komeni da gure sexu-harremanak planifikatzea. Horrela, guraso izan nahi dugun edo ez erabaki dezakegu, guraso izateko unea planifikatu eta zenbat haur izan nahi dugun aukeratu.

Horretaz hitz egiteak eta gure iritziak partekatzeak komunikazioa, gure autoestimua, konfiantza eta gure harreman afektibo-sexualen gaineko erantzukizuna hobetzen lagunduko digu. Plazera eta gozamena areagotu eginen dira nahi ez den haurdunaldi baten beldurra gutxitu eta/edo desagertzearekin batera.

Zer dira antisorgailuak?

Antisorgailuak haurdunaldia saihesteko erabiltzen diren farmakoak edo metodoak dira. Kontrazepzioak oztopoak jartzen dizkio ernalketari. Eta antisorgailu horietako batzuk eraginkorrak dira sexu-transmisiozko infekzioak (STI) prebenitzeko ere.

Antisorgailu guztiak ezagutzeak gure egoera eta beharretara gehien egokitzen den metodoa baloratzen lagunduko digu. Guztietatik, bi baino ez dira gizonentzat: kanpotik erabiltzeko preserbatiboa eta basektomia. Ez dago metodo idealik; norberak erabakiko du zein den egoera bakoitzean ongien egokitzen zaiona.

Arian-arian, gure konfiantza eta metodoen erabilera hobetuko dira, eta gure gorputza ez ezik, gure genitaltasuna ere hobeki ezagutuko dugu.

Informazio gehiago:

videos

Osakidetza: nahi gabeko haurdunaldia (gaztelaniaz)
11/02/2022

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua