Arriskuei aurrea hartzea

Irten nahi duzun bezala, baina ez irten kondoirik gabe

‘Irten nahi duzun bezala, baina ez irten kondoirik gabe’. Osasun Ministerioak kanpaina bat abiarazi du lelo horrekin preserbatiboaren erabilera sustatzeko; Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) eta Nafarroako gaztediaren ikastetxea (NGI) lagundu du kanpainan.

Ekintza hau zuretzat eta gainerako gaztentzat egin da, sare sozialen bidez, preserbatiboa erabiltzeak dituen abantailez kontzientziatzeko. Preserbatiboak GIBetik eta sexu-transmisiozko beste infekzio batzuetatik (STI) babesten zaitu, eta, halaber, sexu-harremanak dituzun pertsonak babesten ditu.

STIak epidemia global bat dira, eta gero eta kasu gehiago detektatzen dira mundu osoan. Nafarroan ere bai. Gainera, STI kasu asko 35 urtetik beherakoen artean gertatzen dira. Nafarroan 2021ean erregistratutako datuen arabera, 35 urtetik behera dituzte infekzio gonokozikoaren kasuen % 57k (117), sifilis kasuen % 44k (39) eta klamidia kasuen % 80k (537). Azken horretan, gainera, kasuen % 40 25 urtetik beherakoak dira.

Zer dira STIak?

Sexu harremanetan, babesa hobetzeko eta arriskuak prebenitzeko, garrantzitsua da preserbatiboen erabileraz mintzatzea eta komunikazio ona izatea; halaber, lantzea tratu ona, elkarrekiko zaintza eta plazer partekatua.

Preserbatiboa metodo segurua eta eraginkorra da haurdunaldia eta STIak prebenitzeko. Hemen dituzu preserbatiboa erabiltzeko oinarrizko aholkuak.

Horregatik guztiagatik garrantzitsua da nabarmentzea preserbatibo maskulinoa edo Kanpoan jartzekoa eta femeninoa edo barruan jartzekoa metodo ona dela, hala koito baginalean nola aho sexuan nahiz koito analean.

Eta, STIak zer diren oso ongi ez badakizu, ohikoenak azalduko dizkizugu.

Informazio gehiago:

videos

HARROTASUN HANDIZ PREBENTZIO KANPAINA
28/06/2023

Irten nahi duzun bezala, baina ez irten kondoirik gabe
28/09/2022

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua