Baliabideak
Hona hemen SEX TALK! Sexualitateari eta gazteriari buruz iragazkirik gabe aritzeko bideopodcasta
Zalantzak dituzu sexualitateari, mitoei edo pertsonen arteko harremanei buruz, eta galdetzea kostatzen zaizu? Ez zara bakarra! Gazteei zuzendutako ongizate emozionalari buruzko ekintzen esparruan jaio da SEX TALK: benetan inporta zaizun horretaz itzulingururik gabe hitz egiteko espazio bat.
Jada eskura duzu bideopodcast honen lehen atala, non sexualitatea eta harremanak iragazkirik gabe aztertzen diren!
Bideopodcast hau egiteko ideia gazte talde batek izan zuen, Laura Calvo psikologoak (@lauracalvopsico) dinamizatutako "Bizi nahi dut" online lantegietan parte hartzen ari zirelarik.
Proiektuak hainbesteko gogoa eta interesa piztu zituen, ezen Isa Duque psikologo eta dibulgatzaile ezaguna, Psicowoman (@lapsicowoman), erakarri baitzuen eta, esperientzia hori bizitzeko aukera galdu gabe, zuzeneko grabazio-taldeari batu zitzaion. Bi horiekin eta Iruñean queer kulturari buruzko tokiko edukiaren sortzailea eta erreferentea den Jon X-rekin batera (@bostezosdedragon), 18 eta 30 urte bitarteko 30 gaztek estudioa bete zuten, beren ahotsekin podcastean parte hartzeko.
Platoko eztabaidez gain, taldeak zuzenean erantzun eta ebatzi zituen hainbat gaztek Instagramen bidez (DM) aurretik bidalitako galdera anonimoak. Errealitate hutsa, zentsurarik gabe!


