Bapeatzeak adikziorik sortzen al du?

Bapeatzeak adikziorik sortzen al du?

Tabako produktu gehienek (E Zig, NHSE eta NKSA) nikotina daukate, adikzio-sortzaile ahaltsua dute eta nerbio sistemaren eta arnas aparatuaren garapena eragotzi.

E Zigen salmenta debekaturik dagoen arren, 14-18 urte bitarteko biztanleen droga kontsumoari buruz egin den azken inkestak (ESTUDES 2021) agerian jarri du adin horretako biztanleen % 40k baino gehiagok E Ziga erabili dutela inoiz.

Tabako produktuen industriak erabiltzen dituen estrategiak aldatuz doaz erretzea/bapeatzea ahalik eta atseginagoa egiteko helburuarekin. Hauek dira marketing teknika arrunta batzuk:

Dastaketa

Likidoen fabrikatzaileek gustu guztiak ase nahi dituzte, gozozaleak nahiz zapore sendoagoak nahiago dituztenak: sagarra, anana, tabako zaporea… Eskaintza zabal baten bitartez, ezin konta ahala zapore eta usainen merkatuan sarraraziko dute kontsumitzailea pixkanaka. 

Gustu aldaketak

Likidoarekiko gustua aldatzen joanen da eta likidoz aldatu ahal izatea, zapore berri batera pasatuz (mentolduna, anisatua, fruta-usainekoa, zenbait zapore konbinatzen dituzten likido landuagoak, etab.). Horixe izanen da kontsumitzaileak 'harrapatuta' edukitzeko estrategia.

Hasierako kitetik kontsumitzaile eboluzionatuentzako kitera

Merkaturatzen den edozein produktuk bezala, eboluzionatu egiten du, kontsumitzaileak luzaro atxikitzeko.

  1. Hasi berrientzat lehen belaunaldiko gailuak eskaintzen dituzte, potentzia eta bateriaren iraupen txikiagoarekin, eskuragarriagoak direnak (prezioarengatik), etab. Hasierako kit batek 40-50 euroko prezioa izan dezake. Horri gehitu behar zaizkio kontsumigarria, e-likidoa, 15 euro inguru 30 ml-ko botilatxoa, eta ordeztu daitezkeen piezak (bateria eta erresistentziak).
  2. 'Esperientzia berriak' nahi dituztenentzat, baterien eta kontsumigarrien arteko bateragarritasun, autonomia eta potentzia handiagoa duten bigarren belaunaldiko gailuek.
  3. Zigarreta elektronikoen etengabeko erabilerak hirugarren belaunaldiko edo MOD gailuek erabiltzera eraman ohi du. Bateria kargagarriak dituzten gailuak dira, eta hainbat forma izan ditzakete.

Informazio gehiago:

ESTUDES 2021 inkesta

Bapeatzeak adikziorik sortzen al du?
Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua