Ebakuntza kirurgikoak dira, eta horien bidez hodiak blokeatzen dira, obuluak eta espermatozoideak haien biltegitik atera ez daitezen. Honako hauek dira:
Falopioren tronpek obulutegiak umetokiarekin lotzen dituzte, eta obulua umetokira joatea ahalbidetzen dute. Teknika honen bidez, tronpak blokeatzen dira eta, horrela, ernalketa eragozten da.
Barrabilak zakilarekin lotzen dituzten hodi deferenteak blokeatzen dira, espermatozoideen irteera eta ernalketa eragozteko. Gizonek erabiltzeko bi metodoetako bat da.
|
Metodo horiek diziplina behar dute, eta metodo bakoitzaren datuak urtebetez, gutxienez, bildu behar dira sistematikoki. Datu horiek erakusten digute nola funtzionatzen duen gure zikloak eta zer egunetan gertatzen den obulazioa, une horretan gerta baitaiteke haurdunaldia.
Egun horietan haurdunaldia saihestu nahi badugu, ez dugu baginako sarketarik izan behar edo, bestela, beste prebentzio neurri batzuk hartu behar ditugu, hala nola kanpoko edo barruko preserbatiboa.
Gainera, kontuan izan behar da hainbat zirkunstantziak alda dezaketela gure zikloa, hala nola medikamentuak hartzeak, tentsio egoerek, estresak…
Metodo honen bidez, ugalkortasun handiko egunak kalkulatuko ditugu. Horretarako, hilekoaren lehen eguna eta iraupena jasoko ditugu bertan.
Metodo honen bidez, egunero hartzen dugu tenperatura baginan edo ahoan (beti leku berean), jaiki aurretik. Izan ere, ugalkortasuna gertatzen den egunetan tenperatura handitzen da.
Kontua da gure umetoki-lepoko mukia behatzea eta haren ezaugarriak idaztea egunero. Mukia ezberdina da, zikloko egunen arabera: obulazioan ugariagoa, argiagoa eta elastikoagoa da.
Haurdunaldiak saihesteko, komeni da hiru metodoak erabiltzea, gure hilekoaren zikloa hobeki ezagutzen laguntzen baitigute. Halaber, garrantzitsua da salbuespenezko egoerak ere jasotzea, zikloa aldatzen duten ala ez ikusteko.
Metodo horien segurtasuna mugatua denez, gehiago erabiltzen dira haurdunaldia lortzeko, saihesteko baino.
Eta gogoan izan: antisorgailu gisa erabili aurretik, jaso datuak urtebetez, eta gero jarraitu diziplinatua izaten.
Metodo horiek ez dituzte sexu-transmisioko infekzioak (STI) prebenitzen. |