Desira sexuala

Desira sexuala

Desira sexuala emozio bat da, bulkada bat, besteekin hartu-eman intimoa izatera mugitzen gaituen indar bat. Pubertaroan hasten gara hori sentitzen eta bizi guztian irauten digu. Motibatzen gaitu intimitatea, maitasuna, gorputzen arteko ukipena partekatzera, harreman afektibo eta sexualak izatera, disfrutatzera, plazera sentitzera, azken batez, ongi pasatzera. Intentsitate desberdinak izaten ahal ditu, eta toki desberdina hartu gure bizitzetan.

Desira sexuala sentitzen ahal dugu norbait ikustean, elkar ukituz egotean, irudikatzean, oroitzean. Bat-batean ere agertzen ahal da, gure gorputzak estimulu baten aurrean erreakzionatzean. Baditugu hainbat aukera desira hori asetzeko: beste pertsonekin sexu-jokabideak izanda, edo gure buruarekin, edo atzeratu ere egin dezakegu. Egin ezin duguna da hori deuseztatu edo desagertarazi.

Desiraren joerak erreferentzia egiten dio sexualki erakargarri zaizkigun pertsonekiko estimulu motari. Horiengana bideratzen da gure interes sexuala eta horiekin ditugu edo izan nahiko genituzke jokabide sexualak. Sexu-joera ez da aukeratzen. Baina bai aukeratzen dugu nola agertzen eta adierazten dugun.

Badira bere sexu bereko pertsonekiko erakarpena sentitzen dutenak. Badira sexu desberdineko pertsonekiko erakarpena sentitzen dutenak, bai eta bi sexuekiko erakarpena sentitzen dutenak ere. Bizipen eta adierazpen aniztasun handia dago.

¿Qué le ocurre a nuestro cuerpo cuando sentimos deseo sexual?
El País - 19/06/2019

videos

Malenek bere bizipenak kontatzen dizkigu
23/05/2019

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua