Diafragma

Diafragma

Diafragmak eragotzi egiten du semena eta, beraz, espermatozoideak umetokira eta umetokiko tronpetara heltzea; obulua han dago. Horrela, obulua eta espermatozoidea elkartzea eragozten du.

Silikonazko diskotxo malgua da diafragma, emakumeak bere baginaren barrenaldean paratzen duena, umetokiaren lepoa estaliz.

  • Arreta profesionala behar da umetoki-lepoaren neurria hartzeko, desberdina baita pertsona bakoitzarentzat.
  • Diafragma jartzen ikasi behar da, oso garrantzitsua baita doituta geratzea eta, horrela, semena igarotzea eragoztea.
  • Gainera, krema espermizida erabiltzen da hura sartzeko; horri esker, metodoaren eraginkortasuna indartzen da eta diafragma errazago jartzen da. Krema espermizidak substantzia kimikoak dira, espermatozoideak immobilizatzen dituztenak.

Diafragma jartzeko, muturrak tolestu behar ditugu eta baginan barna sartu behar dugu. Gero, umetoki-lepoa estaltzen duela eta ongi doituta geratzen dela egiaztatuko dugu.

Erabili aurreko eta ondorengo aholkuak

Baginako koito bakoitzaren aurretik jartzen da, eta 6 orduz mantendu behar da. Horrela, semena Falopioren tronpetara iristea eragotziko da, han ernalketa gerta baitaiteke.

Diafragma erabili eta gero, ongi garbitu behar da ura eta xaboi neutroa erabiliz. Ondoren, lehortu eta gorde behar da toki fresko, idor eta argirik gabeko batean. Berrerabilgarria da, baina badu iraungitze-data, eta garrantzitsua da hori kontuan hartzea.

Diafragmak ez ditu sexu transmisiozko infekzioak (STI) prebenitzen.

Dokumentuak

Diafragma
14/02/2022

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua