Drogak eta Jokoa

Drogak eta Jokoa

Zertara jokatzen dugu kontsumitzen dugunean?

Kasu honetan ari gara drogez (legezkoak eta legez kanpokoak) eta jokoaz (apustuak, ausazko jokoak, edo bideo-jokoak). Hasiera batean, bi gauza horien arteko erlazioa behar bada ez da begi bistakoa, baina zenbait faktore partekatzen dituzte. Jokoaren eta drogen kontsumoaren bidez (alkohola, tabakoa, kalamua) bilatzen dugu disfrutatzea, ongi pasatzea eta besteekin momentuak partekatzea.

Jokatzea edo substantzia jakin batzuk hartzea ez da arazoen sinonimoa; horiekin lotutako arriskuak egoteak zerikusia izanen du, besteak beste, halderdi hauekin: zein den substantzia, non erabiltzen den eta nola.

Estatistikek diotenez, gazteak gero eta goizago hasten dira drogak hartzen, eta kontsumituenak dira alkohola, tabakoa eta kalamua. Baina egia da gazte guztiek ere ez dutela kontsumitzen, edo kontsumitzen dutenen artean ere kontsumo mota desberdinak daudela (mozkortzea, mendekotasuna, substantziak nahastea...).

Badago halere amankomuna den kontu bat, eta da ekar dezaketen arriskuaren pertzepzio txikia izatea, bai kontsumoari dagokionez eta bai ondorioei dagokienez (fisiko eta psikikoak, sozialak, ekonomikoak...).

Informazio gehiago:

Hona sartuz gero, informazioa eta baliabideak aurkituko dituzu, laguntzen ahal dizutenak hausnartzen drogen kontsumoari eta jokoari buruz, eta zein ondorio duten garapen pertsonalean eta sozialean:

videos

Las drogas, aquí y ahora. Hablemos de drogas.
10/07/2019

Eraiki
23/05/2019

Taldearen presioa
23/05/2019

Solasaldia. Palabra contigo mismo
23/05/2019

Drogen efektuei buruzko animazioa
23/05/2019

Bilatzailea

indj
ispln