Drogen kontsumoari buruzko zalantzak?
Mintzatu Energyrekin, interneteko arreta-zerbitzu konfidentziala eta doakoa

Drogen kontsumoari buruzko zalantzak sortzen direnean, jende askok Internetera edo bestelako guneetara jotzen du. Baina gune horietako informazioa ez da beti argia, eguneratua edo fidagarria izaten. Gainera, oraindik ere zaila da drogei buruz estigmarik gabe eta epaituak izateko beldurrik gabe mintzatzeko tokiak aurkitzea. Ondorioz, substantzien erabilerarekin loturiko galderak edo kezkak dituztenean, askok ez dakite nora jo.
Hala, hau zerbitzu berri bat duzu; doakoa, konfidentziala eta online. Bertan hainbat zalantza argitu ditzakezu, honako hauei buruz: substantziak, efektuak, dosiak, nahasketak, arriskuak eta kalteak murrizteko moduak.
Drogei buruz epairik gabe hitz egiteko gune bat da, oinarri dituena ebidentzia zientifikoa, genero-ikuspegia eta pertsonen autonomiaren errespetua.
💬 Hemen gaituzu entzuteko, laguntzeko eta informazio fidagarria eta eguneratua emateko.
📲 Harremanetarako:
✉️hablaconenergy@energycontrol.org
📞 WhatsApp / Telegram / Telefonoa: 663 02 97 94
🔒 Zerbitzua erabat konfidentziala da.
Argibide gehiago hemen:

