Edatekotan ez hartu kotxea

Edatekotan ez hartu kotxea

Gazteen heriotzen lehenbiziko kausa trafiko istripuak dira, eta probabilitateak asko igotzen dira alkoholaren eraginpean gidatuz gero.

Nola eragiten du alkoholak gidatzerakoan?

  • Koordinazio psikomotor eskasa
  • Erreakzionatzeko denbora gehiago behar da
  • Nekea
  • Argitasunak itsualdia errazago eragiten du
  • Zuhurtziagabekeriaz jokatzea
  • Errepideari arreta gutxiago jartzea

Atera ondoren etxera nola itzuli nahi dugun pentsatzea eta erabakitzea ere parranda egitearen parte da; jarraian, aukera batzuk...

  • Saiatu ateratzen etxera oinez itzultzeko moduko distantziara dauden eremu eta lekuetara.
  • Erabili garraio publikoa; autobusa zein taxia aukera onak izan daitezke.
  • Aukera bakarra kotxez joatea bada, hobe da bat gidatzeaz arduratzea eta hark ez alkoholik ez bestelako drogarik ez hartzea, etxera onik itzultzeko. Hurrengoan beste bati tokatuko zaio!
indj
ispln