Efektuak eta izan ditzakeen ondorioak

Efektuak eta izan ditzakeen ondorioak

Alkoholdun edariak edatean, hasieran ongi eta alai sentitzearen halako sentsazio bat izaten da, baina zenbat eta garagardo eta kubata gehiago edan, orduan eta handiagoa da kontrola galtzeko arriskua, mareoak eta ikusmen lausoa izatekoa, logalea, deskoordinazioa hitz egiterakoan eta dantzatzerakoan... edo baita oldarkor jartzekoa ere inguruan ditugunekin edo ezezagunekin.

  • Edaten segituz gero, oso arazo larriak agertzen ahal dira, esaterako, zorabioa, koma etilikoa, bai eta heriotza ere.
  • Barre eta dibertimenduzko arratsalde edo gau bat bihurtzen ahal da koadrilarentzako kezka momentua gure osasun egoera dela eta...
  • Musikak eta festa giroak laguntzen ahal dute ligatzeko eta disfrutatzeko giroa sortzen; besteak ongi tratatzea eta errespetatzea ezinbesteko da.
  • Oroitu praktika sexual jakin batzuetan babestea dela beti aukerarik hoberena.
  • Kontuz jarrera sexistekin! Ez utzi muga horiek zeharka ditzaten ez zurekin, ez zure inguruko inorekin.
Efektuak eta izan ditzakeen ondorioak
Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua