Elikadura eta jasangarritasuna

Osasuntsu jatea norberaren osasuna eta ongizatea baino haratago doa. Izan ere, ingurumena errespetatzea eta gure hautaketen jasangarritasunean pentsatzea ere badakar.

Pentsa ezazu elikagaien prozesuan, ereiten diren unetik mahaira iristen diren arte. Laborantza eredu desberdinek eragin desberdinak dituzte ingurumenean (intentsiboa, estentsiboa, organikoa, ekologikoa...) eta laborantza horiek zaintzen dituzten pertsonengan (emakumeak, haurrak, jornalariak...).

Uraren kontsumoa murrizten lagunduko duzu, sasoiko produktu freskoak kontsumitzen badituzu, horien laborantza klimara egokitzen baita; gainera, 0 km-koak badira, CO2-aren isuriak murrizten lagunduko duzu.

Ba al zenekien lekadunen laboreek aztarna hidriko txikia dutela, hau da, 1 kg dilista ekoizteko 1.250 litro ur behar direla?  Iturria: FAO (2017)

Egunero alferrik galtzen dugun janari kantitatea murrizteko, garrantzitsua da janen duzuna bakarrik erosi eta prestatzea. Gainera, janaria ekoizteko erabilitako ur litroen galera murrizten lagunduko duzu.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua