Elikadura eta soziabilitatea

Jaten duguna bezain garrantzitsua da dieta egunean zehar nola banatu jakitea. Ordutegi erregularrean, hiru otordu nagusi (gosaria, bazkaria eta afaria) eta bi otordu  arinago (hamaiketakoa eta askaria) egiteak  gosea eta gorputzak behar duen  energia-ekarpena erregulatzen lagunduko du.  Ahal izanez gero, egin otordu horietako bat, gutxienez, zurekin bizi diren pertsonekin, lagunekin, familiarekin eta abarrekin.

Jateko unean arreta jartzeak, beste persona batzuekin partekatu dezakeguna, irenste konpultsiboa murriztea ahalbidetzen du, modu emozionalean jatearen efektua gutxitzen du, eta autoerregulazio emozionala hobetzen du.

Jan zentzumen guztiekin elikagaiez gozatuz, pizten dituzten emozioak eta sentimenduak identifikatuz eta premia fisiologikoa estaltzen ari zaren edo premia hori emozionala baino ez den konturatuz.

Otorduetan pantailak alde batera uzteak giro atseginagoa, lasaiagoa eta maitagarriagoa lortzen lagunduko du.

Dieta osasungarri eta orekatua izateko, garrantzitsua da otorduak planifikatzea aurretik. Era berean, lagungarria izan daiteke erosketa-zerrenda osatzean parte hartzea, menuak antolatzea eta janariak prestatzea.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Granadako Unibertsitateko Empoderad@s programa - Elikadura osasungarriari buruzko prestakuntza saioa (gaztelaniaz)

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua