1. Osasuntsu Jateko Platera. Harvardeko Osasun Publikoko Eskolako nutrizio adituek sortutako janari osasungarri eta orekatuak sortzeko gida bat da. Bai platereko menu gisa, bai askarian edo hamaiketakoan eramateko. Plater honen bidez irudikatu nahi da egunean jaten den guztitik erdia (% 50) fruta eta barazkiak izan behar direla, laurden bat (% 25) karbohidratoak, eta beste laurdena (% 25) proteinak.
2. Elikagaien piramidea. Piramide honek egunero fruta eta barazki fresko gehiago jatea proposatzen du, zereal integralak eta esnekiak baino gehiago. Astean zehar, batzuetan lekaleak, arraina, haragi zuria eta fruitu lehorrak kontsumitzea gomendatzen da, eta proportzio txikiagoan haragi gorria. Halaber, gomendatzen da oliba olio birjina erabiltzea, ura edatea, edaririk osasungarriena baita eta, orobat, ariketa fisikoa egitea egunero.
Osasuna mantentzeko dieta askotarikoa, orekatua eta moderatua aukeratu eta programatzeko, piramideak elikagai multzoak ezkerretik eskuinera eta goitik behera ordenatzen ditu gomendatutako kontsumo kantitatearen eta maiztasunaren arabera (gehiagotik gutxiagora).
Irudiaren kopia bat jar dezakegu hozkailuan, janari osasungarri eta orekatuak prestatzen laguntzeko.
Ongi sentitzeko eta pisua kontrolatzeko, garrantzitsua da ariketa fisikoa egitea (60 minutu egunero, egunean zeharreko aldi laburretan bana daitezkeenak).
Argibide gehiago nahi izanez gero: