Erakarpenak berekin dakar desira sexuala. Pertsona jakinei zuzentzen zaie; hau da, jada jartzen diogu aurpegi bat, izena...
Erakarpena desioaren mendekoa da, ez bakarrik desiotik hartzen duelako energia, baizik eta erakartzen zaituena delako desiraren joerarekin bat egiten duena: estimulu heterosexualak, homosexualak edo bisexualak.
Erakarpena aurretiaz programaturiko eta gizartean ikasiriko beste faktore batzuen mende ere badago. Erakarpen ereduen eraikuntzaren azpian dauden mekanismo sozialak eta psikologikoak ezagutzeak eta haiek erlatibizatzeak, duten balioa ukatu gabe, lagundu diezaguke beste pertsona batzuekiko erakarpena sentitzen, eta onartzen beste pertsona batzuentzat erakargarriak izan gaitezkeela, askatasun handiagoarekin.