Erraza da dirua irabaztea apustuak egiteko edo ausazko jokoetan?

Erraza da dirua irabaztea apustuak egiteko edo ausazko jokoetan?

Itxuraz, dirua irabazteak erraza dirudi; batzuetan hala izanen da, baina beste batzuetan, behar bada gehienetan, ez da hala. Arriskurik handieneko apustuetan, irabaziz gero, posible da irabaziak handiagoak izatea, baina hori gertatzeko aukera, bistan denez, txikiagoa da. Erraza da urperatzea.

Dena auzan edo zortean datza. Kiniela edo kirol-apustuak bezalako jokoetan onuragarria izan daiteke jokalariarentzat gaian aditua izatea, baina emaitza ezezaguna izaten jarraitzen du.  Zure futbol taldeak denboraldi honetan garaipen gutxi izan dituen talde baten kontra jokatzen du ligako igoera, baina horrek ez du esan nahi irabaziko duenik.

Makina txanponjaleak programatuta daude sariak aurrez ezartutako ehuneko batean emateko. Estrategiak ez dute balio. Ez du zerikusirik makina saria duela denbora eman izanarekin ala oraintxe emanarekin.

Saria jasotzeko aukera ez da handiagoa baldin eta loterian edo erruletan zenbaki bera jolasten badugu. Emaitza bakoitza ez du zerikusirik aurrekoarekin.

Auzan, auzan eta berriz auzan datza. Arrazoi batengatik lotería jokoak lotería izena du

Kirol apustuak egiteko eta ausazko jokoen enpresen atzean profesional batzuk daude, probabilitate horiek aztertzeko eta irabazle ateratzen saiatzeko. Azken batez, beren negozioa da, eta “bankuak ez du inoiz galtzen”.

Informazio gehiago:

eitb.eus - 360º - Apustuak (gaztelaniaz)

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua