Existitzen da joko-adikzioa?

Adikzioa da jada ukituak daudenean pertsonaren bizitzako alderdiak (eskola, familia, lana, ekonomia, lagunak...) nork bere burua kontrolatzeko ezintasunarengatik edo jokoan aritzeko gogoari ezin eutsi izateagatik.

Osasunaren Mundu Erakundeak, 2018an, nahasmendu mentalen zerrendan sartu zuen bideo-jokoekiko mendekotasuna; nahiko fenomeno berria da, eta batez ere gazteei eta nerabeei eragiten die.

Kirol apustuak egiteko eta ausazko jokoekiko mendekotasunari ludopatia deitzen zaio, eta nahiz profila batez ere 45-50 urteko gizonezkoena izan, gero eta ohikoagoa da gazteen artean.

Hemen gaztelaniaz azaltzen dira, batetik, 10 irizpide edo ezaugarri esaten digutenak ea baden ausazko jokoekiko mendekotasunik; bestetik, zer egin hala izanez gero; eta, azkenik, test bat gure portaera ebaluatzeko: http://www.jugarbien.es/contenido/adiccion-al-juego

videos

Bideo-jokoekiko mendekotasuna
23/05/2019

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua