Existitzen da joko-adikzioa edo ludopatia?

Kirol apustuak egiteko eta ausazko jokoekiko mendekotasunari ludopatia deitzen zaio, eta nahiz profila batez ere 45-50 urteko gizonezkoena izan, gero eta ohikoagoa da gazteen artean.

Adikzioa da jada ukituak daudenean pertsonaren bizitzako alderdiak (eskola, familia, lana, ekonomia, lagunak...) nork bere burua kontrolatzeko ezintasunarengatik edo jokoan aritzeko gogoari ezin eutsi izateagatik.

Batzuetan arazoa izan daiteke nahiz eta arazoa ez identifikatu. Gertatzen ari dena antzematea zailagoa da jokoak mozkorrik edo “txuririk” ematen ez duelako.

Joko-adikzioaren inguruko arrisku posibleei buruz zalantzarik baduzu zure egoera JuarBien.es webgunean balioztatu ditzazkezu (Joko Ordenazioaren Zuzendaritza Orokorreko webgunea).

Osasunaren Mundu Erakundeak, 2018an, nahasmendu mentalen zerrendan sartu zuen bideo-jokoekiko mendekotasuna; nahiko fenomeno berria da, eta batez ere gazteei eta nerabeei eragiten die.

 

Informazio gehiago:

Salud Mental España. Next Level komikia (gaztelaniaz)

videos

Bideo-jokoekiko mendekotasuna
23/05/2019

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua