Ez dira arrisku txikiagokoak

Ez dira arrisku txikiagokoak

Tabako produktu berriak sarritan arrisku gutxiago duen tabakoaren ordezko aukera izan daitekela uste da. Ordea, produktu bat (E Ziga, NHSEa, NKSA) arrisku txikikotzat hartu ahal izateko, hiru baldintza bete behar lirateke gutxienez:

  • Erretzen diren zigarreta eta tabako-produktuek baino kalte gutxiago eragitea osasunari, epe laburrean eta epe luzean; gaur egun ez dago horren ebidentzia nahikorik.
  • Ohiko zigarretak eta erretzen diren beste tabako-produktu guztiak erabat ordeztea erretzaileen artean.
  • Ez bultzatzea erretzen ez duten pertsonak ohiko zigarretekin eta erretzen diren beste tabako-produktu batzuekin esperimentatzera edo horiek kontsumitzera.

Erretzeari uztearen ordezko aukera?

Metatutako ebidentzia zientifikoaren arabera ondoriozta daiteke E Zigak ez direla helduek erretzeari uzteko ez estrategia eraginkorra ezta segurua ere, eta oso ebidentzia ahula eskaintzen dutela biztanleriaren osasun publikorako onura lortzeko.

Egunean zigarreta gutxi batzuk erretzea ere osasunarentzat arriskutsua denez, erretzeari erabat uztea da estrategia onena biztanleriaren osasuna babesteko.

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua