“Bapeatu duzu” edo probatu duzu ur pipa bat inoiz? Zure inguruan badago horrelakorik egin duenik?
Baliteke noizbait zigarro elektroniko bat probatu izana, nikotinaduna edo nikotina gabea... edo ur pipa bat partekatu izana zure lagunekin... Kontuz!
.jpg)
Batzuek tabakoarekin lotutako hainbat produktu probatzen dituzte esperientzia berriak bizitzeko, beste batzuek besteen gustukoa izateko, edo lagunen taldeko kide direla sentitzeko eta baztertuak ez izateko... Batzuek norbait txunditzeko egiten dute, edo, batzuetan, taldearen nolabaiteko presioa sentitzen dutelako.
Arrazoi horietako batzuk direla-eta, agian zu edo zure lagunak substantzia jakin batzuk probatzera animatuko zarete, baina badaude beste arrazoi batzuk ere, hala nola tabako industriak erabiltzen dituen publizitate estrategiak, tabakoarekin lotutako produktu mota horiek kontsumitzera bultzatzen gaituztenak.
Produktu horiek merkaturatzen dituztenek nahi dute haien aromak eta zaporeak freskoak izatea eta naturan dauden hainbat elementu gogoraraztea, hala nola loreak, frutak..., halako moduan non ematen duten ez direla kaltegarriak. Dagoeneko kontsumitzen ditugun elikagaien zaporeak ere gehitzen dizkiete, guretzat erakargarriak izan daitezen. Diseinu sofistikatuen eta sare sozialetako publizitatearen bidez, gure arreta erakartzea lortzen dute, eta klik soil batekin erostera bultzatzen gaituzte!
Marketin estrategia horiek guztiak eraginkorrak izaten ari dira; izan ere, ESTUDES 2023 inkestan jasotako azken datuen arabera, Nafarroan 14 eta 18 urteko nerabeen % 48,5ek zigarro elektronikoak kontsumitu dituzte noizbait, eta % 37,9k soilik uste dute kaltegarriak direla osasunerako.
.jpg)
Informazio gehiago: