Ezagutu dezagun gure gorputza

Ezagutu dezagun gure gorputza

Gorputzarekin konektatzea, "like" horien presioa

Sexualitatearen parte dira komunikazioa, afektibitatea, ugalketa, plazera...

Gure gorputzarekin konektatuz gero, haren posibilitateekin, mugekin, bai eta funtzioekin ere, errazago bizitzen ahal dugu gure sexualitatea gozamenez, konfiantzaz, erantzukizunez eta beldurrik gabe.

Pubertaroan aldaketa asko bizitzen ditugu, eta une askotan ziurgabetasuna sortzen digute; horiek ezagutzeak laguntzen ahal digu aldaketa horiek ulertzen eta barneratzen. Aldaketa horiek batzuetan guk nahi baino polikiago gertatzen dira; besteetan berriz, azkarregi doazela sentitzen dugu, ia ez dugu gure burua denik ezagutzen. Eramaten gaitu egokitzapen bat bestearen atzetik bizitzera.

Gorputzak askotarikoak dira, elkarren arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak dituzte. Norberaren soinak ez du parekorik, eta aldatu egiten da bizitzan zehar. Ia beti izaten ditugu gure gorputzean gustuko ditugun atal batzuk, eta hain gustuko edo batere gustuko ez ditugun beste batzuk. Gorputzean bizi gara, harekin pentsatzen dugu, haren bidez izaten ditugu harremanak, maitatzen dugu... bizi guztian dago gurekin batera. Merezi du maitatua izatea, aintzat hartua, zaindua... modetatik haratago.

Sare sozialetan aukeratu egiten dugu zein irudi eman nahi dugun, gorputzeko zein atal erakutsi... Gustatzen zaigu gustatzea... baina garrantzitsua da intimitatea zaintzea.

“Like” bat jasotzen dugunean, sentsazio atsegina izaten dugu, errefortzuaren errezeptore zerebralak aktibatzen baitira. Horrek eragiten ahal du gehiago nahi izatea, eta batzuetan kontrola galtzea, obsesionatzea, baita iristea ere argitaratzera edo igotzera gure intimitateari eta segurtasunari eragiten ahal dien edukia edo irudiak.

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua