Gaueko aisialdia

Gaueko aisialdia

Asteburuko gauetan, batzuetan, lagunekin egotea ez da izaten gure itxaropen bakarra. Harreman berrietara irekitzea espero dugu, astegunetan ditugunez bestelakoak, biziagoak, baina kasu askotan proiekziorik eta konpromisorik gabeak.

Aisialdiko testuinguruek aukera ematen dute gure trebetasun sozialak erabiltzeko, aintzatespena irabazteko, ospea irabazteko... eta gizarte balio partekatuak gureganatzeko, nahiz eta batzuetan ez diren izan guk nahi ditugunak, baizik eta kide garen taldearen eskakizunak.

Batzuetan, gustatzen ez zaizkigun edo egin nahi ez ditugun gauzak egiten ditugu, eta, are gehiago, beste batzuk animatzen ditugu gauza horiek egitera, taldearen dinamika ez hausteagatik edo taldean jarraitzeagatik.

Garrantzitsua da lagunen taldearen zeregina ulertzea, bai eta gure itxaropenak ere aisialdiko espazioetan beste lagun talde batzuekin harremanetan jartzen garenean (Ikusi Geure bizitzaren protagonista izatea).

Tratu onak, komunikazioak eta elkar zaintzeak erraztuko dute testuinguru horietako harremanak atseginak izatea, eta lagunduko digute gure segurtasunik eza gainditzen eta erabaki hobeak hartzen.

Asteburuko gauetan arrisku egoerak sor daitezke. Horiei buruz eta hartuko ditugun erabakiez hausnartzeak lagunduko digu argiago izaten zer egin halakoetan. Behean aurkituko duzun deskargatzeko taulan dituzu ideia batzuk.

Dokumentuak

Hausnarketak
29/08/2022

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua