Gaueko poluzioak eta lehenbiziko eiakulazioak

Gaueko poluzioak eta lehenbiziko eiakulazioak

Batzuetan, nahi gabe, zakila handitu egiten da eta tente jarri, gogortua, erekzioan, odol gehiago joaten delako zakilera estimulu jakin batzuek kitzikapen sexuala eragiten dutenean.

Gaueko poluzioa deiturikoa da nahi gabe esperma isurtzea; lo gauden bitartean gertatzen da, amets goxo bat izan dugulako edo oso ongi jakin gabe zergatik. Erekzio bat izaten da eta irits gaitezke orgasmo bat izatera; semena isurtzen da eta esnatzen zara pijama bustiarekin. Gaueko poluzioak 14 urte ingururekin hasten ahal dira. Hala ere, hori aldatzen ahal da bakoitzaren hazkuntza prozesuaren arabera.

Lehenbiziko eiakulazioak batzuetan oso azkar gertatzen dira, eta sentitzen dugu ez dugula horien gaineko kontrolik; praktikak eta erlaxatuta egoteak lagunduko digute sentitzen ditugun sentsazioak eta emozioak kudeatzen.

Orgasmoa

Orgasmoaren unean, bihotz taupadak eta arnasaren erritmoa azkartu egiten dira, eta odolaren presioa igo. Erantzun sexuala pixkanaka igotzen ari da gugan. Orgasmoa plazer gorenaren fasea da; iraupen desberdina izaten ahal du pertsona batetik bestera, baina gehienetan segundo batzuk irauten du.

 

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua