Drogak kontsumitzeak, kasu honetan kalamua, murrizten ditu arreta, kontzentrazioa eta bolantean erreakzionatzeko denbora. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) datuen arabera, kalamuaren efektupean gidatzeak istripua izateko aukera bikoizten du eta aukera hori are handiagoa da beste substantzia batzuekin batera (alkohola, kokaina, lasaigarriak...) kontsumitzen bada.Kontroletan positiboa ematen ahal dizu zenbait orduren buruan, baita zenbait egunen buruan ere. Hori maiztasunaren baitan dago, kontsumituriko kopuruaren baitan eta/edo erabilitako testaren baitan.
Era berean, kalamuaren eraginpean zaudenean gidatzea arriskutsua da bai zuretzat bai besteentzat.