Heterosexualitatea, homosexualitatea eta gehiago

Heterosexualitatea, homosexualitatea eta gehiago

Sexualitatearen bizipenean, desiraren joera ere hor dago, alegia, zein lehenespen erotiko sentitzen, bizitzen eta/edo adierazten dugun. Izan daiteke beste sexuko pertsonekiko, sexu berekoekiko edo biekiko; ez da aukeratzen eta ezin da aldatu, baina baditu ñabardura eta intentsitate asko. Honako kontzeptu hauek hori ulertzen eta argitzen laguntzen ahal digute:

  • DESIRAREN JOERA: Gure desira sexualaren joera. Erreferentzia egiten dio sexualki erakargarri zaizkigun pertsonekiko estimulu motari. Horiengana bideratzen da gure interes sexuala eta horiekin ditugu edo izan nahiko genituzke jokabide sexualak.
  • HETEROSEXUALA: Emozionalki eta fisikoki sexu desberdineko pertsonek erakartzen dutena.
  • HOMOSEXUALA: Emozionalki eta fisikoki sexu bereko pertsonek erakartzen dutena.
    • LESBIANA: Emakumea, emozionalki edo fisikoki sexu bereko pertsonek erakartzen dutena.
    • GAYA: Gizona, emozionalki edo fisikoki sexu bereko pertsonek erakartzen dutena.
    • BISEXUALA: Emozionalki edo fisikoki emakumeek zein gizonek erakartzen duten pertsona.

Badira erakarpenik sentitzen ez dutenak ere eta beren burua asexualtzat dutenak.

Gizartean, denak heterosexualak izatea espero da nagusiki, ukatuz bestelako bizipenak eta aukerak, horiek zokoratuta, baztertuta; horren ondorioz sortu dira LGTBIQ+ mugimenduak, diskriminazioaren eta homofobiaren aurka eta beren eskubideen alde aritzeko. Gaia hobeki ezagutzen ahal duzu, eta lekukotza batzuk ezagutu:

Estatuko LGTB federazioa

 

videos

Jóvenes y diversidad sexual
23/05/2019

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua