Hilekoa edo menstruazioa da umetokitik baginan barrena ateratzen den odol-jarioa. Lehenbiziko hilekoa pubertaroan izaten da, 12-15 urtetan, eta azkena 45-55 urtetan; tarte horretan, aldaketa zikliko jarraituak izaten dira.
Desberdinak garenez, lehen aldiz hilekoa noiz izan dugun, maiztasuna, jarioaren kantitatea, iraupena, etab. ez dira berberak denentzat, eta norberaren hileko guztiak ere ez dira berdinak izaten. Geronen zikloa ezagutzen joan behar dugu.
Batzuetan kosta egiten da hilekoaz hitz egitea, lotsa pixka bat sentitzen da, mito faltsuekin lotzen da... Egia esan, gure zikloa eta dituen faseak ezagutzeak eta maneiatzeak laguntzen ahal digu ziklo horretan zehar gertatzen zaizkigun aldaketa fisiko eta emozionalak ezagutzen eta barneratzen.
Badira dokumentalak estigmari aurre egin eta beste begirada bat ematen digutenak, esaterako “La luna en ti” eta “Period end of sentence”, Rayka Zehtabchi-rena; film labur dokumental hoberenaren Oscar saria eman zioten 91. edizioan, eta erakusten du Indian emakumeek zer nolako zailtasunak izaten dituzten hilekoarekin egotean behar diren higiene produktuak eskuratzeko.
Hau ere irakurtzen ahal duzu: “Historias para acabar con los tabúes sobre la regla”
Hilekoaren zikloa gutxi gorabehera hilean behin errepikatzen da; zikloa hasten da hilekoaren odol-jarioa jaisten den lehen egunean, eta bukatzen da hurrengo hilekoaren lehen egunarekin. Ziklo horren iraupena desberdina izan daiteke bakoitzarentzat. Erregularra izaten ahal da (beti izatea 21, 24, 28... egunetik), edo irregularra.
Batzuetan, ia oharkabean pasatzen da; beste batzuetan berriz, aurreko egunetan izaten dira bularrak minberagoak, sabelaldean tentsio eta hantura sentsazioa, kolikoak, ongiez orokorra, emozio aldakorrak, etab. Intentsitatea aldatu egiten da eta desberdina da emakume bakoitzarentzat.
Hilekoarekin gauden egunetarako, emakumeek material desberdinak erabili izan dituzte odola xurgatzeko, esaterako, kotoizko eta zelulosazko zapiak; gaur egun, aukera handia dugu, hala nola konpresak (“normalak”, finak, oso luzeak, hegalekin, hegalik gabe...), tanpoiak (aplikagailuarekin edo gabe, erregularra, mini, super...) eta bada beste aukera bat ere, produktu berriago eta ekologikoago bat, hilekorako kopa; da baginan jartzen den ontzitxo bat, hilekoaren jarioa biltzeko.
Nola erabili hileroko kopa 1
26/06/2019
Nola erabili hileroko kopa 2
25/06/2019