Ikasten edo lanean?
Kalamua gero eta ohikoagoa da gune publiko eta pribatuetan: eskolan, lantokian, aisialdian, baita familian ere. Gune horietan naturaltasun handiz kontsumitzen denez beste pertsonen aurrean, txikiagotu egiten dira kontsumo horrek eguneroko lanetan (ikasketak, lana) eragiten dituen arriskuak.
- Kalamuaren ohiko kontsumoa lotuta dago ikasmaila errepikatu edo ikasketak behar baino lehenago uzteko aukera handiagoarekin.
- Istripuak eta lesioak izateko aukera handitu egiten da. Lanean kalamuaren efektupean egoteak osasuna, norberarena eta gainerakoena, arriskuan jartzen du.


