Gauza asko daude, hobeki sentitzen laguntzen ahal digutenak. Horietako bat agur errituren bat egitea da. Ekintza sinbolikoak dira, eta maite dugun pertsona hil ondoko doluari aurre egiten laguntzen ahal digute. Hona hemen adibide batzuk:
Hurbilekoekin ere egin dezakezu agurren bat. Une intimo horietan lagungarria izan dakizuke norbait zurekin dagoela eta entzuten dizula sentitzea. Baimena eman zeure buruari ondoan duzun pertsona horri adierazteko nola sentitzen zaren, liburu bateko pasarte bat irakurriz, abesti bat entzunez, zure hitzak erabiliz... Denak balio du.
|
Garrantzitsua da zeure burua barrutik eta kanpotik zaintzea eta hura ulertzen saiatzea. Alkohola eta beste droga batzuk hartzeak ez dizu lagunduko; egia esan, okerrago sentiaraziko zaitu (kontsultatu Uste faltsuak). Izan pazientzia zeure buruarekin.
Gogoratu ona dela konfiantzazko norbaitekin hitz egitea. Galdetu behar duzun guztia. Zerbait gehiago jakin behar duzu, galdetu lasai. Halaber, zure osasun etxera joan zaitezke, ikusten baduzu sentimenduek gainezkatzen zaituztela.
Tok Tok DOLUAREKIN erlazionatutako TERAPIA - LAURA CALVO (NGI Gazteria)
18/05/2023
Nerabezaroan doluari aurre egitea
14/04/2023