Jokatzen ahal da modu arduratsuan?

Jokatzen ahal da modu arduratsuan?

Esan bezala, jostatzeko eta dibertitzeko modu bat izan daiteke, jakinik irabazi dezakezula, baina baita galdu ere.

Hona hemen gako batzuk ekiditeko jokoak gehiegi erabiltzea eta hala horiez disfrutatzen jarraitzeko:

  • Ezarri mugak; erabaki zenbat denbora eta diru gastatu nahi duzun.
  • Ez saiatu galdutako dirua apustu gehiago eginda berreskuratzen.
  • Jokoarengatik familia edo lagunarteko harremanak hondatzen badira, alarma seinalea izan daiteke.
  • Ez eskatu dirua maileguan jokatzen segitzeko.
  • Ez utzi alde batera betebeharrak (ikasketak, lana, etab.) jokatzen segitzeko.
  • Ez erabili jokoa arazoak saihesteko edo konpontzeko.
  • Jokuan aritzea arazo bihurtzen denean eta dibertigarri izateari uzten dionean, jada ez da jolasa.

Informazio gehiago:

 

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua