Jokoa

Jokoa

Jokoan gozatzen dugu, sozializatzen gara eta ikasten dugu. Jokoak dibertigarriak dira, baina dibertigarri izateari uzten diote sufrimendua badakarte eta gure bizitzako beste alderdi batzuk baldintzatzera pasatzen dira. Zuretzako zer da, dibertsioa ala obsesioa?

Jolasa eta jokoa haurtzarotik praktikatzen ditugu, gure garapenaren parte dira eta horiei esker eboluzionatu dugu eta beste modu batera erlazionatu gara (modu lasaia, jostaria...). Gustuko dugu jolasean eta jokoan aritzea, horien bidez sentsazio eta emozio atsegingarriak bizitzen ditugulako.

Internetek, gure smartphonetik edo ordenagailutik, zabaltzen dizkigu jokatzeko aukerak, eta esperientzia berriak izatekoak, ematen baitigu berehalakotasuna, abiadura eta aniztasuna, eta handitzen baititu gure desirak asetzeko aukerak.

Konektatua egotea ez da jarduera arriskutsua, baina gaizki eraman dezakegu “like” gutxi edo bat ere ez izatea, ezin “stalkeatu” izatea, ez agertzea “etiketatuak”, ez aritzea gogokoen dugun bideo-jokoan, edo ez egitea jokalari edo kirol-talde baten aldeko apustua, horrekin diru pixka bat irabaz dezakegula uste dugunean.

Kalean, taberna batzuek eta joko aretoek badituzte apustuak erraz egiteko makina erakargarriak, baina legeak debekatu egiten die 18 urtetik beherako adingabeei jokoan aritzea. Eta apustuak egiten diren tokietara sartzea (joko aretoak eta web-orriak) zigortua dago.

Pantailen bidez disfrutatzeko, entretenitzeko, erlazionatzeko, ikasteko, etab. hauek modu osasuntsuan eta ziurtasunez erabiltzea behar da.

Informacio gehiago:

videos

Eusko Jaurlaritza. Garaiz erretiratzea garaipen bat da kanpaina
31/07/2024

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua