Marihuanaren kontsumoari garrantzia kentzearen edo demonizatzearen artean badira bestelako iritziak; naturaltasunaren eta osasungarritasunaren, medikuntzarako aplikazio sendagarrien eta aisialdiko erabileren gaineko iritziak nahasten dira. Zer dakizu kalamuari buruz?
Ari gara marihuana eta haren aldaerak (haxixa, haxix olioa eta bar) kontsumitzeari buruz eta horrek osasunari eta bizitzari ekartzen dizkien ondorioei buruz. Tetrahidrokanabinola (THC) du; substantzia horri efektu psikoaktibo edo psikotropikoa ematen dion konposatua da, kontsumitzen denean erreta, digestio aparatuaren bidez, etab. Halaber, baditu balizko efektu farmakologikoak izan ditzaketen beste kanabinoide batzuk, hala nola kanabidiola (CBD).
Marihuana erraz lortzen da, eta ustea dabil “naturala” denez ez dela oso arriskutsua. Izan, ordea, arriskutsua izan daiteke. Naturala ez da beti osasungarria.
Gehiago jakiteko: