Kalamuari buruzko araudia

Kalamua osasun publikoan eragin negatiboa duen substantziatzat hartzen da, eta haren kontsumoa eta/edo edukitza arau-hauste astuna da.

Gizartean, uste da kalamua lortzea erraza dela eta osasunerako arrisku txikia duela, nahiz eta ez duen alkoholaren onargarritasun handia. Izan ere, kalamua da, legez kanpoko droga guztien artean, Nafarroako 14-18 urteko ikasleen artean kontsumo-prebalentzia handiena duena (% 14,9 azken 30 egunetan [1]).

Espainiako eta Europako konfiskazioen datuek erakusten dute kalamuaren purutasuna eta potentzia pixkanaka handitzen ari direla. Gainera, merkatuan substantzia psikoaktibo berriak agertzeak, hala nola kanabinoide sintetikoak zaildu egiten du agintari publikoek kontsumitzaileen osasuna eta segurtasuna zaintzea.

Norberarentzat,kalamua kontsumitzeak  arrisku asko ditu osasunerako, baina berehalako ondorioak ez dira osasunarekin soilik lotzen. Eguneroko kontsumoak zerikusia izan dezake eskola goiz uztearekin, beste droga batzuk kontsumitzearekin eta gure eguneroko bizitzan eragina duten eta haren kalitatea murrizten duten beste jokabide batzuekin.

Kalamua kontsumitzen bada, baliagarria izan daiteke gogoraraztea kontsumitzeak ondorioak izan ditzakeela lege-esparruan, norberaren bizitzan eta gainerakoen bizitzan.

Kalamuari buruzko araudia
Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua