Hiru kanabinoide mota daude: endokanabinoideak edo kanabionide endogenoak (gure gorputzak berak sortzen dituenak), fitokanabinoideak (kalamuan daudenak, adibidez, THCa, CBDa…) eta kanabinoide sintetikoak (laborategietan fabrikatzen direnak). Azken horiek dira ezezagunenetako batzuk. Hemen horien gako, ondorio eta arriskuetako batzuk aipatzen dira.
Konposatu kimiko artifizialak dira, burmuina ukitzen dutenak eta haren funtzionamenduari eragiten diotenak. Hainbat izen hartu dituzte, hala nola “spice”, “skunk” eta “k2”, eta gaur egun gehitzen ari dira drogen merkatuan.
Landare materialarekin nahasi edo horren gainean birrintzen dira, lehortzen dira eta, ontziratu ondoren, saltokietan edo Interneten saltzen dira erretzeko landareen nahasketa gisa (eskuarki, “marihuana sintetikoa” izena ematen zaie).
Halaber, zigarreta elektrikoetan erretzeko likidoa ere saltzen da, eta intsentsu, aire-gozagarri edo beste produktu batzuen forma hartzen dutenak ere bai.
Sarritan, kalamuaren legezko alternatiba gisa saltzen dira, ez-kaltegarriak direlakoan, baina, egia esan, arriskuak dakartzate eta kalamuak berak baino indartsuago uki dezakete burmuina.
|
Urtero ezagutzen diren kanabinoide berrien kopurua gora doa (lehenengoa 2008an identifikatu zen, eta 2015ean 160 zeuden jada). Gainera, substantzia horien osaera aldakorra da, baita produktu berari dagokionez ere. Urtero produktu berri asko merkaturatzen dira, konposizio berriak eta askotariko osagaiak dituztenak. Horren ondorioz, kontsumitzaileak ez daki zer hartzen ari den benetan.
Kanabinoide sintetikoen kontsumitzaile batzuek adierazten dute kalamuaren antzeko ondorio batzuk izan dituztela, adibidez:
Ez dago aurretik jakiterik zein izanen diren kanabinoide sintetikoen ondorioak, eta batzuetan, ondorio larriak eragiteaz gain, pertsonaren bizitza arriskuan jartzen dute.
Ondorio psikotikoak egon daitezke, honako hauek eragiten dituztenak:
Kanabinoide sintetikoak hartu ondoren larrialdietara joan behar izan zuten pertsonek sintoma larriak agertu zituzten, adibidez:
Era berean, gaindosia gerta daiteke, eta ondorio hauetako bat edo batzuk ager daitezke:
Osaeraren arabera, produktu horiek substantzia batzuk izan ditzakete barnean, kontsumitzaileak espero dituen ondorioak ez bezalakoak eragiten dituztenak. Izan ere, batzuetan kontsumitzailea hil egiten da, produktuek opioide sintetikoak izateagatik. Opioide sintetikoen gaindosi batek kontzientzia maila pixkanaka jaistea eragiten du, eta arnasbideen apalaldia ekar dezake.
Argibide gehiago: