Kolore askotako sexualitateak

Kolore askotako sexualitateak

Sexuen diferentziazio prozesua gertatzen da elkarrekintzaren bidez; parte hartzen dute geneek, hormonek, barneko genitalek, kanpoko genitalek etab. Prozesu horrek sinplea dirudi, baina oso konplexua da.

Jaiotzean esleitzen zaigu sexu bat (emakumezkoa edo gizonezkoa) gure kanpoko genitaletan bakarrik oinarrituta; hezten gaituzte modu batean, segun eta une horretan gizartearentzat oro har, eta familiarentzat bereziki, zer den gizona edo emakumea izatea, eta hazten goaz, hori barneratuz eta horren kontzientzia hartuz, banakakoak eta sozialak diren prozesuetan.

Badira nork bere burua eraikitzeko modu asko, aukera eta ñabardura asko, muturren artean. Eta identifikatzen joaten gara gizon edo emakume gisa, gehienetan jaiotzean identifikatu gintuzten bezala, baina beti ez da hala izaten. Sexualitatea da modu bat nork bere burua pertsona sexudun gisa sentitzeko eta bizitzeko, eta du identitatearen adiera bat ez dagoena genitaletan, buruan baizik.

Eta modu hori ez da egonkorra, aldatu egiten da bizitzan zehar; desberdina da adinaren arabera, gaitasun funtzionalaren arabera, sexu batekoa edo bestekoa sentitzearen arabera, segun eta zein den desiraren joera, bakoitzak nolako gizona edo emakumea izan nahi duen, nola adierazten den izaki sexudun gisa, etab.

Bideo hauek ikusten ahal dituzu (badira beste askoz gehiago ere); bideo hauetan saiatzen dira dibertsitateak guri azaltzen eta/edo ulertzen laguntzen:

Sexualitatea bizitzeko eta adierazteko modu desberdinak kontuan hartzeak laguntzen du giza sexualitatea hobeki eta sakonago ezagutzen, eta aniztasun sexualak integratzearen beharra ikusarazten. Hemendik atal hauetara sartzen ahal gara:

videos

Identidad sexual y género
21/05/2019

Diversidad sexual
20/05/2019

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua