Lehenbiziko esperientziak

Lehenbiziko esperientziak

Gure lehenbiziko esperientzia erotiko edo sexualetan sentitzen ahal ditugu beldurrak, zalantzak, bai eta gizartearen espektatibetan oinarritutako ideiak ere.

Lehenbiziko aldia bizitzen dugun aldi bakoitzean, gustuko dugun lehenbiziko mutil zein neskarekin, izan desiratik partekatutako lehenbiziko begirada, izan lehenbiziko musua, lehen aldiz biluzi eta gure gorputz biluziak elkartu eta lotzen ditugun lehen aldia, lehenbiziko sarketa... Segurtasun-gabezia maila desberdinak izaten ahal ditugu une horietan, kontuan hartuta zer-nolako ziurgabetasuna eta itxaropenak sortzen ahal dizkiguten esperientzia berri horiek.

Segurtasun-gabezia hori prozesu guztien parte da; pixkanaka segurtasuna hartzen da praktika eta esperientziarekin.

videos

Lehenbiziko esperientziak
23/05/2019

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua