Lotura afektiboak

Lotura afektiboak

Maitasuna eta sexua oinarrizko beharrak dira eta haiek bizitzeko modua oso pertsonala da. Garrantzitsuena da gu geroni izatea geronen historiaren protagonistak.

Garrantzitsua da ulertzea desira sexuala eta maitasuna dimentsio desberdinak direla, jatorri eta jomunga desberdinak dituztela. Desira sexualak asebetetze erotikoa bilatzen du, eta maitasunak, lotura afektiboa.

Lotura afektiboaren bidez bilatzen dugu beste pertsonarekin konektatzea, bilatzen dugu garrantzitsutzat jotzen ditugun harremanek ematen diguten oinarrizko segurtasun hori. Harreman horien artean, bikotea bihurtzen ahal da horretarako gune aproposa.

Maitasunak eta maiteminak esanahi berezia ematen diote esperientzia erotikoari.

Lotura afektiboan dauden osagaiak desberdinak izaten dira segun eta guretzat zer den garrantzitsua pasioari, intimitateari eta konpromisoari dagokienez.

Aldaera guztiak dira zilegi eta baliozkoak, betiere aplikatzen badira errespetua, adostasuna eta zintzotasuna gisako balio etikoak, funtsezkoak baitira horiek komunikazioan eta pertsonen eta beren beharren zaintzan oinarritutako harremanetan.

videos

Sexualitatea bizitzeko modu desberdinen lekukotzak 1
23/05/2019

Sexualitatea bizitzeko modu desberdinen lekukotzak 2
23/05/2019

Sexualitatea bizitzeko modu desberdinen lekukotzak 3
23/05/2019

Sexualitatea bizitzeko modu desberdinen lekukotzak 4
23/05/2019

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua