Beste pertsona batenganako suhartasun sexual eta pertsonalaren adierazpen gorena da. Desira eta erakarpena hartzen ditu barne, baina horien aldean, pertsona jakin batekin “txoratua” egotea da, eta pertsona hori bakartzat eta ordezkaezintzat jotzen dugu eta hala desiratzen dugu. Bizitza psikikoaren ardatz bihurtzen da eta erakarpen sentimendu biziak eragiten ditu, baita bestearekin bat egiteko, bestearekin gozatzeko desira eta halako sentimenduak ere.
Maiteminak osagai sexualak ditu (erakarpena, eta bestearekin gozamena partekatzeko grina). Maitemintzeak lilura egoeran jartzen gaitu, eta bultzatzen gaitu gure burua ematera eta sutsuki desiratzera besteak gauza bera senti dezala. Pertsona hori bihurtzen da gure ardatza, harekin amets egiten dugu, interes handia dugu harengan, harekin topo egitea bilatzen dugu, eta dugun hoberena ematen dugu.
Rosalía: Me quedo contigo
23/05/2019