Nire emozioekin zer gertatzen den begiratu

Nire emozioekin zer gertatzen den begiratu

“Emozioak kontrolatzea aipatzen dudanean, ari naiz benetan estresatzen eta ezgaitzen gaituzten emozioez.
Emozioak sentitzea da gure bizitza aberasten duena”.

Daniel Goleman

Emozioak eta sentimendu asko deskribatu dira; batzuk, tradizionalki positibotzat jo dira (maitasuna, poza, gozamena...) eta beste batzuk berriz negatibotzat (amorrua, etsaitasuna, kulpa, haserrea...). Hala ere, denak jotzen ahal dira positibotzat, ahalbidetzen baitigute antzematea zerbait gertatzen ari zaigula, eta zein garrantzitsua den horrela sentiarazten nauen pertsona edo egoera hori.

Emozioek estimuluei erantzuten diete. Adibidez, litekeena da:

  • Arrisku baten aurrean, beldurra agertzea eta ihes egiteko joera izatea.
  • Min baten aurrean, haserrea agertzea eta erasotzeko joera izatea.
  • Galera baten aurrean, tristura agertzea eta isolatzeko joera izatea.
  • Gogobetetasunaren aurrean, poza agertzea eta hori adierazteko joera izatea.

Sentimenduak identifikatzea, bai eta horien aurretik izaten ditugun pentsamenduak ere; ikustea ea gertatutakoaren araberakoak diren, ohartzea zein jokabide pizten dituzten eta pentsatzea nola aldatu daitezkeen; hori guztia ikasi egiten da, denbora eskaini behar zaio, eta esperimentatzeko “ausardia” izatea ere beharrezkoa da.

Emozioak identifikatzen, antzematen eta maneiatzen jakinez gero, aldaketak egin ditzakegu; pentsamendu eta sentimendu ezkorren ordez baikorrak hartu, eta aurrera segi.

videos

Aspectos útiles para manejar mejor las emociones: La escalera de las emociones
23/05/2019

Macaco: Bailo la pena
23/05/2019

La otra (con María Ruiz): Aprenderé
23/05/2019

indj
ispln