2020. urteko erregistroen arabera, 15etik 29 urtera bitarteko nafar gazteen heriotza-zergati nagusietako bat trafiko istripuak izan dira. Alkoholaren eta gidatzearen arteko konbinazioa oso da garrantzitsua heriotza horietan.
Alkoholak eragindako trafiko-istripuengatiko heriotzen artean, % 8 18tik 24 urte bitarteko gazteenak dira, Toxikologiaren eta Auzitegiko Zientzien Institutu Nazionalaren datuen arabera. Eta heriotzen % 21, 25etik 34 urte bitarteko gazteenak, nagusiki gizonezkoak.
Gai honetaz hitz egitean, ohikoa da Edan baduzu...ez gidatu lema gogora ekartzea, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak 80ko hamarkadan egin zuen kanpainako hura. Batetik bestera mugitzeko ibilgailuak aldatu badira ere (autoa, motoa, bizikleta, patinetea, hoverboarda...), publizitateak eboluzionatu badu ere, mezuak indarrean dirau.
Zergatik? Alkoholak gidatzean dituen ondorioetako batzuk hementxe errepasatuko ditugu:
Alkoholak eragin handia du erabakiak hartzeko tenorean, eta erabakiak hartzea oso da garrantzitsua zirkulazioan segurtasuna bermatu nahi badugu. Hauek dira ondorioetako batzuk:
Alkoholaren ondorioak gidatzean |
---|
Nekea |
Koordinazio psikomotor eskasa |
Argitasunak itsualdia errazago eragiten du |
Zuhurtziagabekeriaz jokatzea |
Errepideari arreta gutxiago jartzea |
Erreakzionatzeko denbora gehiago behar izatea, espero gabeko gertaeren eta beste egoera batzuen aurrean |
Autoa, motoa, bizikleta… hartu behar duzunean, edateko asmoa baduzu, zuri dagokizu hori baloratzea eta arriskurik ez hartzea erabakitzea. Hausnarketa hori zure buruaren mesedetan egiten duzu, bai eta besteen mesedetan ere.
|
Argibide gehiago:
- “Drogak eta gidatzea: etengabeko arriskua” gida (gastelaniaz). Energycontrol.
- "Edan eta hala ere gidatzen du?" gida (gastelaniaz). Energycontrol.
- "Drogak eta gidatzea: etengabeko arriskua" bideoak sare sozialetan (gastelaniaz). Energycontrol.
- Alkohola eta gidatzea. Trafikoko Zuzendaritza Nagusia.
- Mugi zaitez alkoholik gabe! Trafikoko Zuzendaritza Nagusia.