Gure ongizate emozionala hobetzearren, zenbait neurri, erabaki eta jokabide txerta ditzakegu gure egunerokoan. Emozio guztiak dira beharrezkoak eta zerbait adierazten digute, baina, horrela, hobeki kudeatuko ditugu.
Elikadura ona (orekatua eta askotarikoa), atsedena (loa eta aisialdia), jarduera fisikoa (hobe da zernahi jarduera egitea deus ere ez egitea baino), senideekin eta/edo lagunekin harremanetan egotea, gure auzoan edo herrian antolaturiko gizarte-jarduera edo prestakuntza-saioetan parte hartzea...
Saihestu beharra dago dena aldi berean egiten saiatzea, eta lasaitzeko modu errazak bilatu behar ditugu (arnasa astiro hartzea, begiak ixtea…).
Ekintza-plan bat taxutuz (ez dugu dena aldi berean egiten saiatu behar), erabakiak hartuz (egitekoak lehenestea, laguntza eskatzea…) eta ekinez, gure erreakzio emozionalak kontuan hartuz beti.
Ondoez emozionalari aurre egiteko, batzuetan laguntza beharko dugu: konfiantzazko jendearena, ingurunearen edo komunitatearen zerbitzu edo baliabideena, edo profesional espezializatuena. Osasun etxean orientabideak eta sostengua aurkituko ditugu.
Arazoak konpontzea. Osasun emozionala. Osakidetza
30/03/2022
Kezken maneiua. Osasun emozionala
30/03/2022