“Ezin dugu galarazi emozioek gure bizitzan duten eragina; baina badugu aukera haietaz ohartzeko eta haiek kudeatzeko errealitate mesedegarri bat sor diezaguten”
Elvira S. Muliterno, idazlea
Haserrearen, pozaren, beldurraren... erroak aztertzea eta ikusiz joatea zer dagoen hor, zer mugitzen den nire baitan, pistak eskaintzen dizkigu gure burua pixka bat hobeki ezagutzeko eta pertsona gisa garatzeko.
Emozioek estimuluei erantzuten diete. Adibidez, litekeena da:
Sentimenduak identifikatzea, bai eta horien aurretik izaten ditugun pentsamenduak ere, ikustea ea gertatutakoaren araberakoak diren, ohartzea zein jokabide pizten dituzten eta pentsatzea nola aldatu daitezkeen; hori guztia ikasi egiten da, denbora eskaini behar zaio, eta esperimentatzeko “ausardia” izatea ere beharrezkoa da. Aholku hauek lagungarriak izan dakizkizuke.
Emozioak identifikatzen, antzematen eta maneiatzen jakinez gero, aldaketak egin ditzakegu; pentsamendu eta sentimendu ezkorren ordez baikorrak hartu, eta aurrera segi.