Kalamua erretzen denean, THCa, hau da, bere osagai psikoaktibo nagusia, eta beste produktu kimiko batzuk biriketatik odol-hodietara igarotzen dira eta handik gorputzaren gainerako ataletara, baita burmuinera ere. Ondorioak ia berehala hasten da sumatzen kontsumitzailea.
Porru batean tabakoarekin nahasten den kalamu kantitatea ezberdina izan daiteke, kontsumo motaren eta produktuaren arabera.
Halaber, THCren kontzentrazioa ezberdina da kalamua kontsumitzeko moduaren arabera:
Badaude kalamua hartzeko beste modu batzuk, adibidez, ahoz hartzeko olioak (pastelak, galletak edo antzekoak) edo erretzekoak. Horien THCren kontzentrazioa % 15 eta % 60 artekoa izan daiteke. Gainera, kanabinoide sintetikoei buruz azterlan oso gutxi egin dira eta, horrenbestez, osasunerako ekar ditzaketen arriskuak ezezagunak dira.
Kalamuaren ondorioak zertxobait atzera daitezke baldin eta elikagai edo edari moduan kontsumitzen badira –eskuarki, 30 minutu eta ordubete bitartean–, drogak lehenik digestio-sistematik igaro behar baitu. Ondorioak ez baitira berehalakoan sumatzen, kontsumitu nahi den THCa baino gehiago kontsumitu daiteke.