Nork esan zuen sexualitateari buruz ikasteak aspergarria izan behar duela?
Noizbait interesa izan baduzu desirari, harremanei, adostasunari, pornoari edo sexu-aniztasunari buruz, edo, besterik gabe, zalantza egin baduzu gertatzen zaizun hori ohikoa den edo ez, beharbada erantzunak Interneten bilatuko zenituen.
Eta ongi dago hori. Baina sarean denetik dago: TikTok, Instagram, bideoak, pornoa, gure lagunen iritziak, Googleko bilaketak... Horren guztiaren artean, ez da beti erraza jakiten zein informazio den fidagarria eta zein ez.
Horregatik, liburuen zerrendatxo bat sortu dugu, zure kabuz irakurri nahi bazenitu ere. Ez dituzu zertan hasi eta buka irakurri, ezta galdera zehatz baten erantzuna bilatzen aritu ere. Edozein orrialdetan ireki ditzakezu, zure intereseko gaia hautatu, eta sexualitatea ulertzeko beste modu batzuk deskubritu.
1. Sexualitateak (Isa Duque-k idatzia eta Lyona-k irudiztatua)

Ziur aski, 15 urte zenituenean sexuari buruzko hamaika galdera izanen zenituen, eta haien erantzuna jakinez gero buruhauste asko saihestu izanen zenituzke. Ez da hala? Erantzun horiek guztiak biltzen ditu liburu honek, eta askoz gehiago. Duqueri tailerretan maizenik egiten dizkioten galderetan oinarritua dago, eta Lyona Ivanova-k jarri dizkio irudiak. Liburu honek ez du irakurlea hotz utziko (adina edozein izanik ere). Lau hizkuntzatan dago: katalanez, euskaraz, galegoz eta gaztelaniaz.
2. Sex FAQS. Lo que SÍ preguntan los adolescentes (Marta Piedra eta Lara Castro-Grañén; ez dago euskaraz)
.jpg)
Liburu honek oinarrian ditu nerabeek egin ohi dituzten galderak; zehazki, bigarren mailako institutuetan ematen diren sexualitate-tailerretan egindakoak. Hala, bi helburu ditu: batetik, gurasoek lehen eskutik jakitea benetan zein kezka dituzten beren seme-alabek, eta bestetik, nerabeek beren gorputza ezagutzea, onartzea eta maitatzea (erabakiak har ditzaten beti beren gorputza errespetatuta, plazera modu positiboan eta gogobetegarrian esploratu dezaten, eta jakin dezaten harreman osasuntsuak nola sortu).
3. Hola, sexo! (Jenny Latham, Melissa Kang eta Yumi Stynes; ez dago euskaraz)
.jpg)
Liburutxo honek hainbat aholku zintzo dakartza, sexuari buruz jakin behar duzun guztia hizpide hartuta: sentimendu batzuk antzematea, maite-jolasetan ibiltzea, sexualki intimo bilakatzea... Benetako esperientziak eta askotariko egoerak adibidetzat hartuz, liburuan sexu-harremanak lantzen dira, taburik gabe eta zintzotasunez. Kasuen azterketak, lehen pertsonan idatzitako kontakizunak, benetako pertsonen galderak... Horiek guztiak biltzen diru ¡Hola, sexo! liburuak, eta gida baten gisan erabiltzen ahalko duzu, lehen sexu-esperientzietan lagungarri izateko.
4. Heartstopper (Alice Oseman)

Bi mutilek elkar ezagutzen dute, lagun egin eta maitemindu egiten dira. Zergatik konplikatzen ditugu emoziorik sinpleenak?
Bi mutilen arteko maitasun-istorio honetan, mutiletako batek homosexuala dela aitortzen du; bestea, berriz, bere burua deskubritzeko bidean dago. Hala, lehen maitasunak ekarriko dizkigu gogora, kristala bezain hauskorrak direnak, eta diamantea bezain gogoangarriak. Nerabezaroko maitasun orok berezko dituen zalantzen bidez, Heartstopper liburuan gazteek benetan sentitzeko duten moduari erantzuten zaio, maitasunari eta sexu-identitateari buruzko ikuspegi ireki, natural eta sentikorrarekin, betiere samurtasuna eta emozioa alde batera utzi gabe.
5. Pornorik? Ez, eskerrik asko. Orain ulertuko duzu zergatik (Menstruita)

SEXUALITATEAZ MINTZATU NAHI DUGU
Internetek pornoa edonoren eskura jarri duenetik, gero eta lehenago izaten dugu lehen harremana harekin, eta nerabeen artean ikaragarri egin du gora haren kontsumoak. Liburu honetan, pornorik nahi ez izateko bost arrazoi azalduko dizkizugu, bai eta tresnak eskaini ere, pornoa ez dadin izan zure sexu-hezitzailea.
Liburu hau ezinbestekoa da ulertzeko nolako eragina izanen duen zugan pornoa ikusteak, eta zure erabakiak hartzen laguntzeko.
Liburu honetan, zera ikasiko duzu:
* Zer da pornoa? * Zertan dira desberdinak pornoa eta benetako sexua? * Txarra al da sexualitateari buruzko jakin-mina izatea?

