Ongizate digitala: zure ongizate emozionala zaindu, baita sareetan ere

Ongizate digitala: zure ongizate emozionala zaindu, baita sareetan ere

Gaur da Nerabeen Ongizate Mentalaren Munduko Eguna

Neurriz konektatu

Hainbat azterlanen arabera, sare sozialak intentsiboki erabiltzen badira, ondoez psikologikoa handitzen da, eta bereziki larriagotzen dira antsietate- edo depresio-sintomak eta autoestimu-arazoak. Ongizatea areagotzeko, atseden digitalak hartu, offline jarduerak tartekatu, eta gaueko atsedena zaindu.

 

Informazio fidagarria bilatu eta pentsamendu kritikoa sustatu

Internet maiz erabiltzen dugu osasunari buruzko informazioa lortzeko. Zalantzak izanez gero, erabaki seguruagoak hartzeko, edukiak kontrastatu, erakunde publikoen webguneak kontsultatu, eta profesionalengana jo. Tresna digitalak eta adimen artifiziala lagungarriak izan daitezke, baina ezin dute inoiz arreta profesionala ordeztu; izan ere, batzuetan larriagotu egin dezakete sentitzen duzun ondoeza.

 

 Sare seguruagoak eta adeitsuagoak eraiki

Online interakzioek eragina dute ongizate emozionalean. Pertsona guztientzako espazio digital osasungarriagoak sortzeko, begirunez jardun, pribatutasuna zaindu, eta ziberjazarpenaren edo edonolako bereizkeriaren aurka egin. Kontuan hartu sareak nola erabiltzen duzun edo haietan zer argitaratzen duzun, agian horrek eragin ona edo txarra izanen baitu besteen osasunean.

 

Gorputzaren irudi egokia eta autoestimua sendotu

Sare sozialek irudi idealizatuak eta, askotan, editatuak erakutsi ohi dituzte. Konparazioak saihesteko eta autoestimua sendotzeko, kontuan hartu gorputz eta estetika ezberdinak ditugula, eta nork bere gorputza zaindu eta harekin konektatu behar duela.

Ongizate emozionala hainbat espaziotan eraikitzen da, baita digitalean ere. Zeure burua babesteko, estrategia onak dira konfiantzazko pertsonekin hitz egitea, laguntza eskatzea kezkatuta zabiltzanean, eta gozamena eta konexioa ematen dizkizuten jarduerak egitea.

Galdetu zer behar duzun esteka honen bidez: https://www.saludjovennavarra.es/eu/kontsultak 

Hona hemen zenbait baliabide onuragarri: https://www.pantallasamigas.net/recursos-didacticos-prevencion-riesgos-uso-saludable-internet-moviles/ 

 

 

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua