Ongizate emozionala

Ongizate emozionala

Pentsatu ongizatea iradokitzen dizuten hitzak...

Segur aski, taldean aipatuko bagenitu hitz horiek, hitz batzuetan bat etorriko ginateke eta beste batzuetan ez, batzuek zerikusia izanen lukete gauza materialekin, besteek tokiekin, pentsamenduekin, nire izaeratik gustatzen zaizkidan alderdiekin, etab.

Oro har, baliteke hitz guztiak bizitzaz disfrutatzeko gaitasunekin lotuak egotea. Azken finean, hori da kontua.

Gorputza, garuna, emozioak... elkarreraginean ari dira, guri osasuna eta ongizatea ahalbidetzeko. Elsa Punsetek horiei buruz hitz egiten du bideo honetan, gaztelaniaz, eta beste alderdi bat ere gehitzen du: “zerk inspiratzen gaituen”. Elsak animatzen gaitu geronek eraiki dezagun osasunaren eta ongizatearen gurpila eta planteatzen digu:

“Loratzen gara soilik gure behar emozionalak aseak badaude, bereziki maitasuna eta babesa”

Ongizatearen definizio bat, Osasunaren Mundu Erakundearen Osasun Sustapenaren Glosariotik hartua.

“Pertsona baten egoeraren balorazio subjektiboa, lotuago dagoena autoestimu sentimenduekin eta komunitate edo talde bateko kide izatearen sentsazioarekin, funtzionamendu biologikoarekin baino. Ongizateak zerikusi handia du garapen pertsonalarekin, hau da, maila fisikoan, psikikoan eta sozialean pertsonak duen potentzialarekin”

Sentitzen dituzun emozio guztiak dira erabilgarriak. Bai atseginak egiten zaizkizunak (poza, lasaitasuna, maitasuna...) bai atseginak ez direnak (beldurra, haserrea, tristura...), zerbait gertatzen ari dela adierazten baitute.

Sentimendu horiei arreta jartzeak, horiei buruz hitz egiteak eta ulertzeak hobeki sentitzen lagun diezazuke. Horregatik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) herritarrak beren emozioak ezagutzera, identifikatzera, eta partekatzera animatzen ditu.

Nafarroako Osasun Eskolak ongizate emozionalari buruzko autoprestakuntzako 11 saio eskaintzen ditu, hausnartu dezazun nola sentitzen zaren, benetan zer pentsatzen duzun eta horren aurrean nola jokatzen duzun.

 

Informazio gehiago:

Eta animatuz gero, hemen dituzu garapen pertsonalaz eta ongizateaz hausnartzeko baliagarriak izan daitezkeen gai batzuk:

videos

Ongizatea. Mundua zure esku
11/07/2019

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua