Nahiz eta asko dakigun elikadurak
osasun fisikoan dituen ondorioei buruz, agian gutxiago dakigu zer onura izan ditzakeen elikadurak gure ongizatean (pentsamenduak, emozioak eta portaerak) edo nola eragin dezakeen gure egoera emozionalak dieta motaren hautaketan.
Gainera, ongizate emozionala ez dago soilik emozioak, estresa edo antsietatea maneiatzeko gure gaitasunen mende, baizik eta kontsumitzen dugun dieta motaren eta askotariko elikagai moten mende ere. Garrantzitsua da zer gertatzen ari zaigun identifikatzen ikastea eta horren zergatia ulertzea.
Etengabe mokoka ibili beharra, gose-sentsazio aseezina eguneko eta gaueko edozein ordutan... Osasungarria ez den dieta baten ondorio al da? Egoera emozional baten ondorio? Dieta murriztaile baten ondorio?
Hurrengo esteketan, gako batzuk eskaintzen dizkizugu, zure burua eta gorputza osasuntsu mantentzen lagun dezaketenak.